Proiektua idatzi duen taldeak, Sestra arkitektura-ingeniaritza estudioak, joan den ekainaren 25ean Udaletxean elorriarren aurrean azaldu zuen biribilgunearen diseinua erabat zehaztuta dagoela. Horretarako kontuan hartu dira herritarren ekarpenak, erredakzio-taldearen proposamenei buruzko informazioa lortu ondoren.
Orain hainbat pauso eman behar dira lanei hasiera eman aurretik. Lehenik eta behin, Sestrak oinarrizko proiektua eta exekuzio-proiektua aurkeztu behar du; ondoren, finantzazioa lortu eta bideratzeko prozesua hasiko da; horren ostean, obra lizitatu, eta, azkenik, exekuzio-lanei ekin.
Jakina da Kurutziagako biribilgunea leku mugatuan kokatuko dela, beraz, eta aurkezpenean azpimarratu bezala, “ezin da miraririk egin”. Hala eta guztiz ere, 26 metroko diametroko biribilgunea diseinatu da, kamioi handien eta autobusen maniobrak bermatzeko. Hori dela eta, Aldatsekuaren aurrealdean leku pixka bat hartuko da, eta lorategi-eremu hori berrantolatu egingo da.
Esku-hartzeak maila berean kokatuko ditu espaloiak eta errepidea, zoladura berezi batekin, eta Elizburu, Ibaikua eta Urkizuaran kaleetako espaloiak erabat aldatuko dira. Ibilgailuak edozein aldetatik datozela ere, biribilgunean sartu aurretik oinezkoentzako zebra-bide jaso bat zeharkatuko dute, oinezkoen segurtasuna bermatze aldera.
Oinezkoek lehentasuna izango dute Ferialean eta norabide bakarrarekin jarraituko du, noranzkoa aldatuz. Aldiz, autobus geltokia eta zaborrontziak Elizburu kalean jarriko dira. Kale horrek aparkatzeko plaza-kopuru bera izango du.
Ekarpenak
Urkizuaran kalean proiektuak jarraipena izatea ere adostu da, aurreko saio batean herritarrek egindako ekarpenak kontuan hartuta.
Kurutziagako biribilgunearen proiektuarekin, Udalak udalerriko zirkulazio arazo garrantzitsu bati irtenbidea eman nahi dio, oro har oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuz, batez ere gune jakin batzuetan, adibidez, Aldatsekuko sarreran eta autobus geltokietan. Bestalde, gunearen alde “atsegina” mantendu nahi izan da: berdeguneak, zuhaitzak eta Ferialaren idiosinkrasia.
Tamaina eta aurrekontu handiko proiektua denez, “bidea luzea izango da, baina gure helburua legealdi honetan biribilgunea errealitate bihurtzea da”, Maria Herrero hirigintzako zinegotziaren arabera.
Creo que le he entendido bien a Alperrik. Y ha dado en el clavo. Es la ÚNICA ENTRADA al pueblo. Y ese es el problema. Que hacemos más kilometros que un tonto para llegar a la plaza, a Eroski, a toda esa zona que está más allá de la plaza. Se hace cuesta arriba. Un horror. Pero viendo cómo va este Ayuntamiento de recorte en recorte (biblioteca, sala de estudio, polideportivo,… todo es restringir o cerrar), no tengo mucha esperanza. Gobiernan como pollo sin cabeza
Ikusiko dogu?
Biribilgunearen helburua herriko gune horretako trafiko arazoa konpontzea bada, ados. Baina Kurtziagako sarrera hori Elorrioko hainbat auzoetara joateko bide bakarra dela ikusita, egingo diren lanak alperrik izango dira. Egitasmo horrek ez du konponduko herriko arazoa, sarrera BAKARRA delako Zenita, Mendraka, Bedoiako txaletak, Berrio, Kulotxa, Nizeto Urkizu,… baita Elgeta, Eibar edo Bergarara joateko.