
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak Egurats Kutsaduraren Neurgailu ibilkorrak jarri ditu Elorrion, Udalak hala eskatuta. Txanberi eta Goieta kaleetan jarri diren neurgailuak airearen kalitatea aztertuko dute eta eguratsean dauden partikulak legeak ezarritako mugak gainditzen dituen edo ez erakutsiko dute.
Jarritako kutsadura neurgailuak Udalak Eusko Jaurlaritzari egindako eskariaren ondoren kokatu dira. “Duela hilabete batzuk airearen azterketarako neurgailuak jarri zitzan eskatu genion”, Xabier Dominguez alkateorde eta Ingurumen arloko zinegotziak adierazi duenez.
Eskabide horrekin “hainbat herritarrek adierazitako egonezina” kontuan hartu zuten Udal agintariek. Ikerketaren bidez Elorrioko airearen kalitatea zelakoa den eta aireak legeak ezarritako mugak gainditzen dituen edo ez jakin ahal izango da.
Hasitako kanpaina amaitu eta emaitzak ezagutzen diren heinean, “aurrerantzean eman beharreko pausoak finkatzen joango gara. Edonola ere, kutsaduraren iturri nagusienetako bat industria jarduera dela jakinik eta poluzioa murriztu asmoz, herriko enpresekin elkarlanean ari gara dagoeneko”, adierazi du Dominguezek.
Udalak zer egiten dau? Protestau bakarrik ? Orduan lantegiak kendu? Eta nun ein biou biarra?
“Aurrerantzean eman beharreko pausoak finkatzen joango gara. Edonola ere, kutsaduraren iturri nagusienetako bat industria jarduera dela jakinik eta poluzioa murriztu asmoz, herriko enpresekin elkarlanean ari gara dagoeneko”, adierazi du Dominguezek. Zer ez dozu ulertzen hemendik?
Ondo da, baina elorriarrok ez dugu neurgailurik behar jakiteko arnasten dugunaren kalitatea baxua dela. Kalitate baxua, edo ez, konponente asko ditu eta, eta beharbada, hobea izango da juxtu horregatik.
Jakin ere badakigu datuak manipulatu egiten direla, eta tximinietatik ezer ateratzen ez denean neurtuz gero airearen kalitatea oso ona izango dela. Baina igandeetan gaueko 10ak aldera, fijo, alarma guztiak piztuko direla, astean zehar piztuko diren moduan. Soluzioak bilatzeko bada, ongi etorria. Justifikatu ezin dena justifikatzeko bada, …. Baina usain txarra dagoenean badakigu lantegietatik datorrela, klabelin usaina ez delako, ez saneamendu-usaina; eta etxeetako balkoietan batzen dana, badakigu lantegietatik datorrela, eta behe lainoa ez dan hori ikusten dugunean, badakigu lantegietatik datorrela. Paperean beste edozer idatzi gura baduzue, beste kontu bat da.