Durangoko LAB sindikatuak generoaren araberako soldata arrakala ez dela kopuru hutsa salatu du, arazo politikoa baizik. “Emakumeen lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko sistema kapitalista heteropatriarkalak erabiltzen duen tresna bat da”, azaldu dute.
Halaber, emakumeek zaintza lanak doan egin ditzaten edo gutxi ordainduak izan daitezen sistemak ahaleginak egiten dituela esan dute sindikatutik. “Hainbat eremutan ikus dezakegu zelan egiten den hau: industrian ez da ia emakumerik kontratatzen, zaintza lanetan diarduten emakumeak gainordezkaturik daude eta, ondorioz, gizon eta emakume pentsionisten arteko soldata arrakala izugarria da”.
Etniaren araberako lan banaketak ere soldata arrakala handiagoa sortzen duela esan dute, lanik gogorrenak, gutxien ordaindu eta arautuak eta esplotazio egoera latzenekoak beste jatorri batzuetako pertsonei egotziz.
“Aurten instituzioak interpelatzen ditugu zuzenean eta gaurkoan guk gizarte segurantza interpelatzen dugu ez dutelako guzti honi dagokionez ezer egin”, gaineratu dute. “Sistema honetan sinesten ez dugulako, M8an kapitalismo heteropatriarkalari planto!”.
Y las bengalas que tienen en sus mános estas chicos/as/es no son contaminantes al medio ambiente o tiran arma de violetas ….???? Consejos doy qué para mi los quiero.
Y aún falta lo mejor por llegar: el humo de las barricadas de fuego. Has visto poco todavía.