Durangoko Ernaik, ezker abertzaleko gazte antolakundeak, azken urteetan eskualdeak eta herriek bizi izan duten eraldaketa sozioekonomikoaren zein gazteen egoera eta bizi baldintzen inguruko azterketa egin du azken hilabeteetan eta horren ondorioak eman zituzten ezagutzera atzo egindako agerraldian.
Gazte antolakundeak Durangok bizi izan duen “hiritartze prozesu nabarmena” salatu du, beraien arabera “ustelek gidatutako Durango hiri gris bihurtzera bidean” doalako. EAJk eta PSOEk La Vuelta, MTV Bizkaia Music Week edo tren geltokiko etxe orratzen bezalako proiektuak bultzatu eta finantzatzen dituzte eta, bitartean, “herritarren eta herri eragileen eskaerei entzungor eginez”.
Egindako hausnarketan, Abadiñon eta Iurretak eraikitako merkatal gune erraldoiak ere kritikatzen dituzte “herritarron kontsumo ereduak” eraldatzeagatik, komertzio txikien eragindako kalteagatik eta herri-bizitza galtzera eramateagatik.
AHT, Fracking-a edo autopista elektrikoen proiektu suntsitzaileek suposatzen duten mehatxua edo langabeziak edo lan prekarietateak gazteengan eragiten duten ezegonkortasunak eta ziurgabetasunak ere kritika zorrotzak jaso dituzte. “Beste kasu batzuetan ikasketak etengabe luzatu beharrean, edo lan-praktiketan baldintza kaxkarretan eta musutruk lanean” egin beharrak eragin zuzena du “emantzipatzeko ezintasunean”.
Egindako hausnarketaren ondoren “Durangaldea bizi baten aldeko bideari” ekingo diotela azpimarratzen dute Ernaiko kideek, “eguneroko txinaurri lanetik abiatuta eta sinergiak lortzeko xedez”. Horretara bidean, “herri mugimenduko eragileekin” harremanak indartzeaz gain “kalean ere egongo gara: gutxi batzuen zerbitzurako ustelen erregimenak eraiki nahi dituen proiektuen aurrean”.
van de comunistas y tienen camaras para grabarlo!
A esos los ha puesto alguien con el papelito y no saben ni de que hablan. Si tanto condenais el capitalismo a ver cuando dejais de vestir de levys, nike, quicksilver, billabong etc., y de ir a colegios pijos. Cómo se nota que están cerca las elecciones!