
Elorrioko Udaleko Bozeramailearen Bilerak “aho batez” adostutako adierazpen bateratua kaleratu du, larunbat goizaldean kiroldegiko aparkalekuan zeuden zenbat ibilgailuren kontrako erasoaldia dela eta.
ADIERAZPEN BATERATUA
Larunbat goizaldean, kiroldegi azpian kokatuta dagoen aparkalekuan udalaren jabegoko bi auto eta udaltzain baten auto partikularra erasotu zituzten, kalte nabarmenak sortuz.
Gertakari hauek guztiz salagarriak direla adierazi nahi dugu. Herritarren batek Udalarekiko edo udal langileekiko kexak balitu, udalak baditu kexa eta haserre horiek udaletxeak adierazteko bideak.
Horrelako jarrera eta ekintzak tokiz kanpo daude Elorrion, ekonomikoki herritar guztionagan eragindako kalteaz gain ez dutelako udalaren zerbitzuak hobetzea ahalbidetzen.
Honegatik guztiagatik, gertaera hauek salatu nahi ditugu eta bide batez, udaltzaingoari eta bere autoa kaltetu dioten udaltzainari bereziki gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu.
Las noticias de este tema aparecen en euskera da la impresión que va dirigido a cierto grupo para comunicarles su aventura y así dar notoriedad. Todos nos imaginamos a que grupo podría estar dirigido ¿Cómo van las investigaciones sobre el tema? ¿Qué grupo municipal se hará cargo de estos desperfectos? La respuesta en bilingüe porque me temo que se hará a escote los gastos.