Aurton ere Zaldibarren ‘Zapatublai’ proiektua burutuko dute, gaztetxoenek euskaraz eta lagunartean natura errespetatzen ikas dezaten. 2000 eta 2008 urte bitartean jaiotako haurrentzat dago zuzenduta ekimen hau. Izena emateko epea irailaren 16a da.
Larunbatetan hamabostean behin burutuko da ‘Zapatublai’, arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara. Ekimena urriaren 15an hasiko da eta ekainaren 16a arte iraungo du.
Hamar laguneko taldeetan bilduko dira umeak. Lehen taldean 2006 eta 2008 urteen artean jaiotako haurrak egongo dira. Bigarrenean 2005 eta 2003 bitartekoak eta hirugarrenean 2000 eta 2001 urteen bitartean jaiotakoak.
Lantaldeak koordinatzaile batek eta unibertsitate mailako zein umeen munduarekin esperientzia duten euskaldun gazteek osatuko dituzte.
Izena emateko epea irailaren 9tik 16ra bitartean egongo da, Zalbidarko udaletxean. Prezioa 30 eurokoa izango da, BBK-ko 18-0 kontu zenbakian sartu beharra dagoena epea bukatu baino lehen. Honekin batera bete beharreko fitxa bat ere aurkeztuko dute izena eman nahi dutenek.
DURANGON. Noticias de Zaldibar