Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lau egunetan 105.000 bisita izan ditu eta etorkizunera begira, ateak itxiko dira gaur

Durangoko Azokak hartu duen bide berriari erantzun ona eman dio bisitariak aurten ere. Izan ere, lau egunetan 105.000 lagun zenbatu dira sartu-urtenak neurtzen dituen sistema bati esker. Gerediaga Elkarteak gaur goizean egindako balorazioan aurreratu duenez, egunik nabarmenena abenduaren 6koa izan da, eta beste egunetakoekin konparatuta bisitak bikoitzak izan dira, 40.000 lagunekin hain zuzen ere. Azken 30 urteotan Azokako zuzendaria izan dena Jon Irazabalen agur-omenaldia bihurtu da gaurko agerraldia.

Durangoko Azokara hurbildu den jendeak erantzun dio sortzaileen eta kultur adierazpen ezberdinetako eskaintzari. Eta Azokak erakutsi du liburuek eta diskoek merkatua badutela oraindik ere. “Merkatu txikia izanik ere, liburuak eta diskoak saldu egin dira egunotan”, argitu dute Gerediagatik.

Aurten, gainera, Landakogunera sartu-urtenak neurtzen dituen sistema bat jarri da eta zenbat jende etorri den jakin da. Beraz, datuak kontutan izanda krisiari aurre egin dio aurtengo Azokak.

Aurtengo edizioko liburu salduenetarikoa, agian, Joseba Sarrionandiaren “Moroak gara behelaino artean?” izan da, aurtengo Euskadi Saria jaso duena. “Polemikak ere baditu bere onurak”, Pamiela argitaletxetik Peio Elzaburuk aurreratu duenez. Hala ere, krisiaren zartadak ere nabaritu ditu euskal liburugintzak, “%12ko jaitsiera apala eta jasangarria izanez”.

Halaber, Jon Irazabalek esan duenez, “Durango ez da liburugintzaren eta euskal editoreen ispilu on bat, Durango oasis bat da”.

 

Aiert Goenaga, zuzendari berria

Prentsaurrekoan antolatzaileek esan dutenez, oso erantzun ona izan dute Azokako gune ezberdinek. Haur Literatura Aretoak, adibidez, 40 bat lagun izan ditu ekintza guztietan eta “batzuetan jendea kanpoan utzi behar izan da”, Ahotseneak, berriz, euskal sorkuntza krisian ez dagoela ziurtatu du eta bisitarien %10 gune honetatik pasatu da.

Gune berriei dagokionez, Irudienetik 20tik gora zine zuzendari eta musikari izan dute zuzeneko harremana euren sormen lanen hartzaileak diren herritarrekin. Szenatokia gunean, berriz, “jendea gogoz  geratu da”, eta Kabi@n egin diren aurkezpen ezberdinen bidez, batez ere sarean, euskaraz gauza berritzaileak egiten dabiltzala ikusi da.

Galegoa entzun da aurtengo azokan, izan ere kultura gonbidatua izan da. Irazabalek gogoratu duenez, galegoek “inbidia sano” adierazi digute”.

Datuak datu, etorkizunari begira itxiko ditu ateak Azokak gaur, bide berriari erantzuteko. Zuzendaritza taldean aldaketa batzuk egongo dira. Jon Irazabalek utzi egin dio Azokako zuzendari izateari eta bere lekukoa Aiert Goenaga ondarrutarrak hartuko du. Omenaldian eskertze bideo bat jarri dute eta e.book bat opari bezala jaso du.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados