Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Lau jaiegun antolatu dituzte Dudeako San Miguelak ospatzeko

Dudeako San Miguel baselizaren inguruan egingo dira ospakizunak gaurtik domekara bitartean.
Dudeako San Miguel baselizaren inguruan egingo dira ospakizunak gaurtik domekara bitartean.

Zornotzako Dudeako San Miguel auzoak inguruari izena ematen dion patroiaren jaiak ospatuko ditu gaurtik domekara bitartean. Auzokideek egitarau zabala prestatu dute, musika, dantza eta hainbat txapelketekin.

Eguerdiko hamabietako kanpai-hotsekin eta txapliguekin emango diote hasiera jaiei gaur bertan. Ondoren, auzoko hildakoen aldeko meza ospatuko da eta jarraian bazkaria izango dute bertoko nagusiek Kanbio jatetxearen eskutik. Arratsaldean triki-pintxo-poteoa eta Zornotzako ikasleen abesbatzaren ekitaldia izango dira.

Biharko ospakizunak hamabietan hasiko dituzte txosnen irekierarekin. Arratsalderako hiru txapelketa antolatu dira; 20.00etan tortillena, 20.30etan mus azkarrarena eta 22.30etan banakako bolo txapelketaren txanda izango da. Gainera, gaueko hamarretatik aurrera Dj-Bull-ek girotutako dantzaldia egongo da.

Mozorro eguna ospatuko dute zapatuan eta eguneko lehen ekitaldia goizeko 9.30etatik aurrera Padelanden ospatuko den padel txapelketa izango da. Hamarretan auzoko ermitetatik egingo den ibilaldia abiatuko da, eguerdian puzgarriak egongo dira eta 13.00etan igel txapelketa hasiko da. Arratsaldean Xaiborren musika ekitaldia eta binakako briska txapelketa egongo dira.

Zapatuko egitaraua Kanbio jatetxean egongo den afari herrikoiarekin jarraituko du eta bertan parte hartzeko tabernan bertan saltzen diren tiketak erosi behar dira. Gaueko 22.30ean dantzaldia egongo da ‘Titau’ taldearen eskutik eta saio horren atsedenaldian mozorro onena sarituko dute.

Domekan ospatuko den azken jai eguna eguerdiko 12.00etan emango den meza nagusiarekin, padel txapelketaren finalarekin eta animalien erakustaldiarekin hasiko da. 17.00etarako bingoa antolatu dute eta jaiei amaiera emateko parrillada, txokolatada eta zestaren zozketa izango da zazpietatik aurrera. Txapliguekin emango zaie amaiera aurtengo San Migueleko jaiei, 20.30etan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados