
Lauaxeta Ikastolako Jon Ortega ikasle galdakoztarrak, estatu mailako XII. Olinpiada Ekonomikoen ikasle hoberenen artean sailkatu da.
Batxilergoa ikasten ari den Ortegak, Euskadiko Ekonomia Olinpiadatako 1. saria jaso zuen aldez aurretik.
Ortegak, Unai Mendia (Koldo Mitxelena) eta Daniel Pereda (Saint Georges English School) izan zituen taldekide, eta hirukoak estatu mailako taldeko saria eskuratu zuen, emaitzetan batezbesteko hoberena lortzeagatik.