Iurretako Herri Bibliotekak eta Maiztegi Herri Ikastetxeak urrats berri bat egin dute ‘Iurreta ezagutu’ ekimenean, eta desanexioaren 30. urteurrena ospatu zela, beste bultzada eman diote egitasmo horri liburuxka formatua duen unitate didaktiko bat argitaratuz.
Urtero LH3 mailako haurrei bideratutako programa bada ere aurten LH4koek ere parte hartuko dute, “iaz pandemia dela eta ez baitziren egin ahal izan”, antolatzaileen esanetan. Gainera, “LH5 eta LH6ko ikasleei ere banatuko zaie materiala”.
“Herriko haur askok ez zutela beraien historia ezagutzen” eta egoera horri buelta emateko asmoz sortutako ekimena, geletan landutakoaz eta hiru egun desberdinetan egindako bisitaldietan oinarritzen da. Lehen egunean, kaskoa bisitatzen dute; bigarrenean, auzoak; eta hirugarrenean, maketa bat lantzen dute bibliotekan.
Orain argitaratutako unitate didaktikoaz gain, Bibliotekak eta Maiztegik CD-Rom bat argitaratu zuten bisitaldietan ikasitakoa dinamizatzeko.