
‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainaren barne azaroaren 1ean zozkatutako hamahirugarren ipad elektronikoa Libe Medina Otirentzat izan da. Libek 284.053 zenbakia eskuratu zuen Guapa erropa dendan egindako erosketagatik.
Bere zenbakia ordezkoa zen baina lehenengo zenbakia ez denez agertu, Libek lortu du hilabete honetako ipad elektronikoa.
‘Salerosketak be euskeraz’ kanpaina ITG taldeak antolatutako ekimena da eta bere helburua Durangoko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.