
Antzinako tren geltoki zaharra zegoen eraikinean zabaldu dute Atxondoko liburutegi berria, Gaztetxearen goiko pisuan. Behin behineko kokalekua da, bi urte barrurako Udalak Kultur Etxe berria egiteko asmoa baitu. David Cobos alkateak adierazi duenez, kultur etxea Urkuzu baserrian kokatuko da eta, besteak beste, liburutegia, ludoteka eta haur-liburutegia izango ditu.
Atxondoko liburutegi berriak ateak ireki ditu lehen tren geltokia zen eraikinean, Gaztetxea dagoen eraikinean hain zuzen. ???Udal gobernura iritsi ginenean leku horretan zerbait egiteko asmoa genuen, behar bezala txukundu ingurua eta eraikina bera ere eraberritu???, azaldu du David Cobos Atxondoko alkateak. Proiektua onartu eta goitik beherako berriztapena egin diote eraikinari, udazkenean amaitu dituzte lanak.
Lehen asmoa tren geltoki zaharra gazteentzat izatea zen, entseguak, bilerak eta abar egiteko, ???baina beste beharrizan bat sortu zaigu: Osakidetzako kontsulta berriztatu eta handitu beharra dago eta horretarako lekua behar genuen???, argitu du alkateak. Horrela, liburutegi zaharra eta posta bulegoa lekuz aldatzea erabaki zuten, kontsulta handitzeko lekua irabazteko asmoarekin.
Urte amaierarako medikuaren kontsulta berria eginda egotea espero dute. Posta bulego berria ostera, Aste Santurako irekiko da.
Urkuzu baserria duela urtebete pasa erosi zuen Udalak, bertan kultur etxea egiteko asmoz. Hor joango da liburutegia. Baina, alkateak baieztatu duenez, ezin zuten itxaron baserria konpondu arte, ???bestela kontsulta handitzeko ideia ere atzeratu egingo baitzen???. Orduan, behin behineko neurri moduan, liburutegia Gaztetxera eramatea erabaki zuten.
Argitsuagoa
Liburutegi berria lehengoa baino argitsuagoa eta erosoagoa da, ???leku aldetik ez da handiagoa, baina leiho gehiago ditu???, erakutsi du alkateak. Altzari guztiak zaharretik eraman dituzte eta KZguneko ordenagailuak ere bertan jarriko dituzte. Liburua guztiak ez dituzte oraindik leku berrian kokatu, eta eraikineko igogailua ere ez dabil. Datozen egunetarako dena prest egotea espero dute.
Eraikinean gainera, batzarrak egiteko gela bat eta entseguak egiteko gela intsonorizatu bat daude.
Gaztetxea eta Kultur Etxe berriaren artean parke bat egingo dute, bi eraikinak bateratzeko. Zuhaitz altuak eta eserlekuak izango ditu, ???horrela, lantegiak eta etxebizitzen artean banaketa egongo da???, azaldu du Cobosek.
Liburua guztiak ez dituzte oraindik leku berrian kokatu, eta eraikineko igogailua ere ez dabil. Datozen egunetarako dena prest egotea espero dute.