Iurretako VII. Literatur Lehiaketako sariak banatu zituzten atzo eguerdian Ibarretxe kultur etxean. Antolatzaileek, aurten aurreko urteetan baino parte hartzaile gehiago egon direla nabarmendu zuten eta lehiakideen maila ona azpimarratu zuten. Lehenengo DBH, Batxilergo eta helduen saileko sariak banatu ziren, ondoren Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izan zen.
Lehiaketan ipuinak eta bertso paperak aurkeztu dituzte parte hartzaileek. Kristina Mardaras saioaren aurkezle eta epaimahaikideak adierazi zuenez, aurten ere lan asko pasatu dira epaileen eskuetatik eta ???beste urte batzuetan baino bertso gehiago egon dira???. Bere esanetan kalitatea geroz eta hobea dela nabari da, ikasleek ez dutela eskolako lan soil moduan hartzen, ???gehiago saiatzen dira, estiloa lantzen hasten dira eta gaien aldetik ikusten da bizi dutena islatzen ari direla, ez direla irakasleak emandako gaietan gelditzen”.
Zazpi urtean helburu bera izan dutela gaineratu zuen Iñaki Totorikaguena, Iurretako alkateak, ???irakurtzeko eta idazteko, batez ere euskaraz, zaletasuna piztu eta bultzatzea???.
Saritutako lan guztiekin liburuxka bat argitaratu du Iurretako Udalak, guztira 2.000 ale kaleratu dituzte. Horien irudiak eta kartelenak Iraia Okina Iurretarrak egin ditu.
Epaimahaia honakoek osatu dute: Maiztegi Herri eskola, Juan Orobiogoitia BHI, ???Gurien bai??? euskara elkartea, Bizkaiko Bertsozale elkartea, Isabel Castillo, Peru Magdalena eta Iurretako Udalak.
Lehen saria irabazi dutenak:
IPUINAK
- Imanol Blanco, ???Basoan galduta???. (LH 1-2 mailak)
- Ibai Perez, ???Ametsetako ateak???. (LH 3-4 mailak)
- Lexuri Armentia, ???Orain berdin zait itsusia izatea???. (LH 5-6 mailak)
- Irati Bereinkua, ???Oroitzapenak???. (DBH 1-2 mailak)
- Leire Aiartzaguena, ???Kalim???. (DBH 3-4 mailak)
- Eñaut Aiartzaguena, ???Margotu gabeko kateak???. (Helduak)
BERTSO-PAPERAK
- Unai Blanco, ???Eskolan txarto nabil???. (LH 5-6 mailak)
- Leire Boveda, ???Zoroate???. (DBH 1-2 mailak)
- Leire Aiartzaguena, ???Zu gabe???. (DBH 3-4 mailak)
- Alize Goiria, ???Eguzkitara irten ezin zuten lamiak???. (Batxilergoa)