Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Lourdes Otaegik eta Garazi Otxagabiak irabazi dute Santiago Onaindia ikerketa beka

Labairu Fundazioko Adolfo Arejita eta Amorebieta-Etxanoko Udaleko Luciano Martínez zinegotzia eta beka jaso duten Garazi Otxagabia eta Lourdes Otaegi.

Santi-Onaindia-beka-2017Amorebieta-Etxanoko udalak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren XV. edizioko irabazleak jakinarazi zituen. Lourdes Otaegik eta Garazi Otxagabiak jaso zuten 9.000 euroko diru-laguntza ‘Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan’ izena duen proiektuagatik. Ekitaldian, aurreko beka irabazi zuen Gorka Merceroren liburua ere aurkeztu zen.

XV. ediziora aurkeztutako lau proiektuak “kalitate handikoak” direla azaldu zuen Kultur zinegotzia den Luciano Martinezek. Hala ere, epaimahaiak Lourdes Otaegik eta Garazi Otxagabiak aurkeztutako proiektua saritzea erabaki zuten.

Aurkeztutako egitasmoak Ramon Saizarbitoria idazlearen ikerketa eta agiri bibliografikoak ditu aztergai. Era berean, ‘Bihotz bi. Gerrako kronikak’ eleberrian idazleak indarkeria matxista nola lantzen duen bereziki aztertzen da.

Proiekturako aukeratutako gaia, zoritxarrez, gaurkotasun handikoa da, eta “protagonisten artean tratu txar psikologikoak daudela erakusten saiatuko gara”, azaldu zuen Otxagabiak. Gainera, ikuspuntu berritzailea eman nahi izan diote “musika eta artearen bidez protagonistak jasaten duen egoera erakutsi nahi dugu”, esan zuten irabazleak.

Gorka Merceroren aurkezpena

Saridunen aurkezpenarekin batera, XIV. edizioko irabazlea izandako Gorka Merceroren liburuaren argitalpena aurkeztu zen. Liburua, “Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesara”, azken hamarkadetako euskal literaturaren eboluzioa eta euskal narratiba garaikidea aztertzen ditu ikuspuntu global batetik.

Lan hau garatzean, lau mundu ikuskera detektatu ditu Mercerok euskal narratiba garaikidean eta horrela batu ditu liburuan. Lan honek, aldi berean, kritikari askok eta askok Bernardo Atxagaren lanari buruz duen iritzi negatiboa aztertu nahi du.

Ametx erakunde autonomoaren bidez, bi urtetik behin ematen den Santiago Onaindia Ikerketa Beka, euskal literaturaren alorreko azterlanak sustatzea du helburu. Beka honek Labayru Institutuaren laguntza jasotzen du eta Fundazio horren ordezkaria den Adolfo Arejitaren esanetan, “pozgarria da Labayrurentzat prozesu honetan lagun izatea”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados