Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Jesuitak Durango
Nevers Ikastetxea
Maristak Durango

‘Ludoteka Familian’ programak jarduera eta ordutegi zabalagoak dakartza gozatzeko

Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko familien aldeko konpromisoa berretsi du, oraingoan “Ludoteka Familian” programa indartuz. Programa hau aisialdi eta ikaskuntza partekaturako gune bat eskaintzeko diseinatutako ekimena da eta helburu du familia loturak indartzea, giro atseginean eta jarduera hezitzaileen bidez. 

Udalaren Aginte Planean jasotakoa betez, iaz jada tailer eta ikastaro eskaintza zabaldu zen eta aurten, indartze prozesu horri jarraiki, programak urrats bat gehiago eman du, familiei zuzenduriko jarduera guztiak “Ludoteka Familian” programaren barruan txertatuz, ipuin-kontalari saioak barne. Horrez gain, berritasun gisa, “Zabalik gaude!” ekimena jarri da martxan. Horri esker, ludoteka hilabetean behin, larunbat goizetan, familientzako jolas libreko espazio bihurtuko da. Proposamen berri hau urtarrilean jarri zen abian, harrera bikainarekin.

Aurrerantzean, beraz, honakoak dira “Ludoteka Familian” programak jasotzen dituen ekintzak:

  • Jarduerak eta tailerrak:
    Besteak beste, familiako eskulanak, proiektu praktiko eta dibertigarriekin sormena pizteko, edo sukaldaritza tailerrak, errezeta sinple eta goxoak ikasteko eta senideekin batera sukaldatzen denbora ahaztezina igarotzeko.
  • Joko libreko gunea:  Zabalik gaude!
    Familientzako joko eta jarduera interaktibo ugari eskaintzen dituen gune berezia. Irudimenak mugarik ez duen espazioa. Gainera, eguraldiak uzten badu, Amorebieta-Etxano familian gozatu eta inguruak hobeto ezagutzeko irteerak antolatuko dira.
  • Ikastaro zehatzagoak:
    Sormena edo garapen pertsonala sakonago landu nahi dutenentzat ikastaro zehatzak eta sakonak eskaintzen dira.
  • Ipuin kontalariak:
    Txikienek irakurzaletasuna eta irudimena sustatzeko jarduera ezin hobea.

Jarduera ugari otsailean, familia guztiarentzat
Otsailean, Amorebieta-Etxanoko familiek jarduera sorta zabala izango dute gozatzeko:

  • Otsailaren 1ean: Ludoteka – ¡Zabalik gaude!
    Familientzako jolas libreko goiza, 10:30etik 13:30era, kalitatezko denbora partekatzeko eta giro seguru eta dibertigarrian gozatzeko.
  • Otsailaren 8an: Familia tailerra – Katrinak eskulanak
    Eskulan tailerra familian proiektu sortzaileak lantzeko, bi txanda izango ditu; lehenengoa 10:30ean eta bigarrena 12:00etan.
  • Otsailaren 15ean eta martxoaren 22an: Ikastaroa – Gozogintza osasuntsua
    Familientzako gozogintza osasuntsuaren ikastaroa, bi txandatan ere, 10:00etan eta 12:00etan. Jarduera honek tarifa berezi bat izango du eta familiei errezeta osasuntsuak eta gozoak ikasteko aukera emango die.
  • Martxoaren 1ean: Ipuin-kontalari saioa – Panpinak Aitorrentzat
    2020 eta 2019 urteen artean jaiotako txikienek ipuin saio batez gozatzeko aukera izango dute, 12:00etan. Jarduera hau irudimena eta irakurzaletasuna sustatzea du helburu.

Tailerretan, ipuin kontalari saioetan eta ikastaroetan aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Hala, otsaileko jarduera horietan parte hartu nahi duten pertsonek Gazte Informazio Bulegoan edo udal webgunean eman ahal izango dute izena, urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra arte.

Derrigorrezkoa da Hiritarren zerbitzuen txartela (AMETX txartela) aktibatuta edukitzea izena emateko.

Ordutegi eta antolaketa aldaketak

Era berean, herritarren beharretara hobeto egokitzeko ludotekaren eta gaztetxokoaren ordutegietan eta antolaketan aldaketak egin dira.

Ludotekan, ostiraleko azken txanda 8 eta 10 urte bitarteko umeentzat izango da, espazio egokiagoa eta beren beharretara moldatua eskaintzeko. Gaztetxokoari dagokionez, ordutegi berria ezarri dira astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara. Ostiraletan, larunbatetetan eta jaiegun bezperetan 17:00etatik 21:30era irekiko da eta igandetan berriz 17:00etatik 20:00etara.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados