
Iurretako Udalak bultzatutako IuGazte ekimenaren baitako Etxego gaztelekuak gaur arratsaldean hasiko du abenduaren 20ra arte luzatuko den programazioa. Barikuetan, arratsaldeko 17:00etatik 20:30era burutuko diren ekimenen artean musika, sukaldaritza tailerrak, zine emanaldiak eta bestelako hainbat jarduera tartekatuko dira.
Denboraldi berriko ekimenak gaur bertan egingo den aurkezpen jaiarekin hasiko dira eta bertaratzen diren gazteek luntxa eta asanblada izango dute lehenik eta jarraian mahai jolasetan parte hartzeko aukera izango dute.
Urriko gainontzeko barikuetan napolitanak egiteko sukaldaritza tailerra, zine emanaldia eta beldurrezko makilaje tailerrean parte hartzeko aukera izango dute.
Just dantz & euskaraokea izango dira azaroaren 8ko gaiak eta hilabeteko programazioa pintxo poteko sukaldaritza tailerrarekin, ping-pong txapelketarekin eta zinema emanaldiarekin osatuko da.
Urteko azken hilabeteko ekitaldiak 13rako iragarrita dagoen krepak egiten ikasteko sukaldaritza tailerrarekin eta 20an jarriko duten truke azoka izango dira.
Programatutako ekintzez gain, Etxego espazioa jaiegunak ez diren barikuetan zabalduko da.