Neopreno-jantziak soinean, Durangar ugari murgildu da aurten ere Mañaria errekaren jaitsieran, ekitaldi herrikoia eta jendetsua eskainiz.
Errekan behera ibili ziren untzietan nabarmena zen jaia eta aldarrikapena: Gabarra baten zihoan neska talde batek ‘Espazio billa, ba zatoz? jartzen zuen kartela erakutsi zuen eta tripulazioko batek ‘Fracking ez’en bandera zeraman.
Ikusleek, beti bezala, txalo zaparrada eskaini zizkien, batez ere, GeuBeko partaide gogotsuak txirristan behera abiatu zirenean.