Atxondoko Udalak Apatamonasterion dagoen jubilatuen taberna “ahal bezain laster” zabaldu nahi du eta helburu horrekin 10 eguneko epea ireki du proposamenak aurkezteko; hau da, maiatzaren 31ra arte.
Lizitazioara aurkezteko oinarriak eta baldintzak udaleko webguneko (www.atxondo.eus) ‘Kontratatzailearen profila’ izeneko atalean jaso daitezke.
Tabernako esleipena urtebetekoa izango da, beste urte batez luzatzeko aukera egongo delarik.
Jubilatuen taberna zabaltzeko asmoa iazko urtean izan ziren gorabeheren ondotik dator.