

Durangaldeko IV. Maketa Lehiaketaren hirugarren kontzertua ospatuko da gaur Zelaieta Zentroko kontzertu gelan.
Gaueko 23.00etan hasiko den ekitaldian ManiOkinak eta Nada talde durangarrak, eta Berrizko The Van taldeak izango dira. Sarrera doakoa izango da.
Zuzeneko emanaldiak bukatu eta gero, epaimahaiak hiru talde aukeratuko ditu azken kontzertuan jotzeko.
Horien artean hiru sari banatuko dira: talderik onenak 1.500 euro jasoko ditu; euskarazko kanturik onenak 500 euroko saria izango du; eta hirugarren sariaren irabazleak, Amorebieta-Etxanoko jaietan jotzeko aukera izango du.