
Mallabiko Berano Txiki auzoak San Jurki jaiak ospatuko ditu asteburu honetan. Egitarauan zapatuan egingo den auzunekoen afaria eta domekan jokatuko den gazteen arteko desafioa tartekatuko dira, besteak beste.
Egitaraua zapatu arratsaldeko bostetan abiatuko da “Santuei kontuek esan eta jantzi”, eta bi ordu geroago txopue altxatuko dute. Eguneko ekitaldiak borobiltzeko auzokoen afaria egingo dute.
Domekako ospakizunak goizeko 11:00etan emango den mezarekin hasiko dira eta jarraian gazteen arteko desafioari ekingo diote. Ondoren lapiko apurtzea eta oilar harrapaketaren jolasei ekingo dieta eta indarrak berreskuratzeko salda etxa txorizoa doan banatuko dira.
Arratsaldeko17:30ean ‘Bertsolaharitza’ ipuin antzerki kontakizunaren emanaldia hasiko da. Ordu bete geroago, Agarrera joan-etorria emandako denboran eginez amaituko dira aurtengo ospakizunak.