Mallabiko Udalak Longako landa-bidean eta Urtia errepidean gertatutako luiziak konpondu ditu eta eginkizun horretarako 200.842 euro bideratu ditu. Uritan gertatutako luizia konpontzeko obrak urrian egin ziren, eta Longakoak hilabete honetan amaitzea aurreikusten dute.
Longako landa-bidean irristatze handia gertatu zen euri-jasa baten ondorioz eta, batez ere, bere iraupenagatik, ezponda estali zuten. Azkenean, abenduaren 10ean, lurrak lerratu ziren bidearen iparraldeko hegalean, Longa auzotik gertu.
Horren ondorioz, hainbat jarduketa egin behar izan dira, besteak beste, mendi-hegala egonkortzeko, mendi-hegaletik datozen urak biltzeko eta bideratzeko, eta bideko zoladura berritzeko eta konpontzeko.
BI-3302 foru-errepide zaharra
Urtiako luizia Gomenziaga eta Ermua lotzen zituen BI-3302 foru-errepide zaharrean gertatu zen, Mallabiko herrigunearen eta Urtiako industrialdearen arteko zatian, hain zuzen. Lerradura lehendik zeuden bide eta espaloiaren gainean gertatu zen, eta, ondorioz, oinezkoen zein ibilgailuen erabateko etenaldia eragin zuen.
Eremu horretan egindako lanak, iparraldeko ezponda egonkortzeko egin dira, sistema malgu bat instalatuz, bide horretan dabiltzan oinezko eta ibilgailuentzako joan-etorri segurua ziurtatzeko.
Lanak egiteko, Bizkaiko Foru Aldundiak 144.606,37 euroko dirulaguntza eman du Ezustekoen programaren bidez, eta Espainiako Estatuak, berriz, 44.096,56 euro eman ditu Hondamendi Naturalen Programaren bidez.
Trabaku Zarraren kilometro zatia Markinatik konpondu mesedez.
Txirrindulariok eskertuko dizuegu. ?