Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mañariko Udalak 175.000 euro inbertituko ditu frontoian kirol gune berriak sortzeko

Mañariko Udalak kirola egiteko zein beste ekintza batzuk aurrera eramanteko espazio berriak sortuko ditu frontoian. Udaletxean egindako azken udalbatzan, aho batez onartu zuten frontoian egingo diren handitze lanak, 174.861,87 euroko aurrekontua eta egitasmoa aurrera eramateko plegua.

Toki polibalentea sortzeko lanak aurrera eramateko epea hiru hilekoa izango da eta “gabonetarako lanak amaituta egongo dira”, Endika Jaio alkatearen esanetan. Ekimen horren bidez “herriak kirol eta aisialdi jardueretarako espazioetan duen defizita” konpondu nahi da, nahiz eta sortuko diren guneen erabilera udazkenean herritarrek egingo dituzten bileretan erabakiko den.

Aurreikusitako lanak frontoiaren goialdean dagoen pasabidean eragingo dute gehien bat. Proiektuaren arabera, gaur egun ia erabiltzen ez den pasarela horri eranskin bat gehituko zaio plaza aldera. Gainera, beheko solairuan sortuko den espazioa ere erabilgarria izango da.

Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen artean “kirol eskaintza egokia izatea gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari da, udalaren egitekoetako bat bizi eredu osasungarriak bultzatzea delako, eta kirola osasunarekin lotzen baita”, azpimarratu du Jaiok. Horregatik, “Mañariko Udalaren helburuetako bat bizi eredu eta herri eredu horretara gerturatzen lagunduko digun ekipamendu bat ahalbidetzea da”.

Herri txikia eta baliabide ekonomiko urriak dituen udala izanda ere, “ez dugu ekipamendua erabilera mota bakar batera mugatu nahi; aktibitate ezberdinak jasan ditzakeen toki polibalentea sortzea nahi dugu”, azpimarratu du Jaiok.

Lanak egiteko prest dauden enpresak, 20 egun izango dituzte euren eskaintzak aurkezteko, lizitazio-iragarkia kontratazio profilean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 2,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados