
Elorrioko Zaldi Beltza xake taldeko Manex Reguillaga eta Abadiñoko Xake Taldeko Lucia Munilla, kimuen mailako Euskadiko banakako txapelketa irabazi dute asteburuan. Reguillagak, jokatutako bost partidak irabazi zituen eta Munillak berriz, hiru irabazi eta bi galdu zituen.
Lehiaketa zapatuan eta domekak jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian, Euskadiko XXXVI. eskolarteko kirol jokoen baitan. Lehen jardunaldian jokatutako hiru txandetan, Reguillagak hiru partidak irabazi zituen eta Munillak bi irabazi eta bakarra galdu zuen, azken hau elorriarraren kontra hain zuzen.
Domekan bina txanda jokatu zituzten eskualdeko xakelariek. Reguillagak bi partidak irabazi zituen eta Munillak berriz, bat galdu eta beste irabazi.
Bost partiden ondoren, elorriarra izan zen mutilen kimuen mailako onena eta abadiñarrak eskuratu zuen nesken kimuen mailako garaipena.