Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Mangamore jaialdiko irabazleak Brasilgo nazioarteko Cosplay lehiaketan parte hartu du

Mangamore jaialdiko irabazleak Brasilgo nazioarteko Cosplay lehiaketan parte hartu du

Jasone Irastorza izan zen Amorebieta-Etxanoko manganime eta kultura japoniarraren azken Mangamore edizioan egindako Cosplay edo Yamato mozorroen lehiaketaren irabazlea. Brasilen ospatu den nazioarteko Cosplay lehiaketan parte hartu du bilbotarrak.

Joan den urteko urrian, Mangamoreren edizioaren barruan, Cosplay edo Yamato mozorroen estatu mailako finala izan zen Amorebieta-Etxanon. Mozorro dibertigarri eta fantasiatsuz beteriko lehiaketa hartan Jasone Irastorza izan zen irabazlea. Hau dela eta, asteburuan Brasilen izan den Yamato Cosplay Cup izeneko lehiaketan izan da Irastorza. Bertan, Amerikako herriek hartzen dute parte eta aurtengo edizioan Europako ordezkari bat izan da bertan lehenengoz, Jasone Irastorzaren eskutik hain zuzen ere.

Guztira, 17 ???cosplayer??? izan dira eta honakoak dira ordezkatzen dituzten herriak: Argentina, Brasil, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Espainia, Mexiko, Paraguay, Peru, Uruguay eta Venezuela. Bi saio egin behar izan dituzte bertan parte hartu duten ???cosplayerrek???, traje berbera erabilita. Lehenengo emanaldian ???performancea??? aurkeztu dute pertsonaiaren nortasunarekin bat eginez eta jatorrizko sailaren argudioen ildoari jarraiki. Bigarrenean, berriz, pertsonaiaren nortasunarekin lotuta ez dagoen aurkezpena egin behar dute. Saio bakoitzaren iraupena 3 minutukoa da. Ekitaldiaz gain, jantziaren kalitatea eta konplexutasuna ere hartzen dira kontuan puntuaketarako.

 

8.900 bisitari

Orain dela lau urte sortu zen Mangamore ekimena Amorebieta-Etxanoko kultura erakundea den Ametxen eskutik, honelako azpi-kulturekiko biltzen dituzten diziplinekiko eta beste diziplina osagarri batzuekiko gero eta interes handiagoa azaltzen duten gazteen eskaerei erantzuteko helburuarekin. Egitasmoaren lau urte hauetan haziz joan da jardunaldien oihartzuna eta eragina, sektorearen probintzia mailako erreferente bilakaturik. Mangamore jardunaldiek 8.200 bisitari izan zituzten 2009an, Santanderreko, Madrilgo, Bartzelonako eta Zaragozako zaletuen asistentziaz. Bestalde, Mangamoreren web orria arakatzen 20.000 bisitaritik gora ibili dira sortu  zenetik.

Amorebieta Etxanon izango den Mangamoreren aurtengo edizioa urriaren 8tik 10era izango da. ???Gazteei eta, orokorrean, interesa erakusten duten guztiei, mundu honetan zer egosten den erakustea eta gozaraztea da jardunaldien helburu nagusia???, adierazi dute antolatzaileek.

 

DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados