Durangaldeko Mankomunitateak aisialdirako begirale izateko ikastaroa antolatu du 2006 urtean edo lehenago jaiotako gazteentzat. Ikastaroa Durangoko Ibaizabal Ikastolan egingo da 2024ko urritik 2025eko maiatzera arte eta izen-ematea ekainaren 30era arte egin daiteke.
Ikastaroa osatzeko 150 ordu teoriko eta 160 orduko praktikak egingo dira, eta parte-hartzaileek Haur eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa profesionaltasun-ziurtagiria eskuratuko dute.
Ikastaroak Durangaldeko Mankomunitatearen diru-laguntza duenez, parte hartzeko beharrezkoa da Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria edo Zaldibarko udalerrietan erroldatuta egotea.
Izena emateko beharrezkoa da norberaren datuak euskera@dma.eus helbide elektronikora bidaltzea edo zuzenean Durangoko Elkartegia 203 moduluan dagoen Durangaldeko Mankomunitatean ematea. Informazio gehiago nahi izanez gero, 94 627 86 40 telefonora deitu daiteke.
Izen-emateak plaza erabilgarrien kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo da plazak esleitzeko.