Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak, Tabakorik Gabeko Eguna dela gogoratuko du bihar, maiatzak 31. Menpekotasun horrek eragiten dituen arazoen inguruko informazioa emateko, stand bat jarriko du Ezkurdi plazan arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
Stand horretara gerturatzen diren herritarrek Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak antolatzen dituen ‘Tabakoa erretzeari uzteko’ ikastaroei buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute. Gainera, bertan eman ahal izango da izena datozen ikastaroetan parte hartzeko.
Ezkurdin jarriko den standean, tabakoa erretzearen ondorioei buruzko informazioa emango du Amankomunazgoko zerbitzuak eta txokolatinak, gozokiak, globoak eta bestelakoak banatuko ditu.