Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

Martxan da Berbalagun egitasmoa, euskaraz bizi gura dutenen elkargunea

Martxan da Berbalagun egitasmoa, euskaraz bizi gura dutenen elkargunea

Berbalagun programa martxan da barriro ere Durangaldean ‘Praktikatu gurekin!’ lemapean. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, ohiturarik ez dutenekin elkartzea da egitasmoaren helburua. Iaz 30 berbatalde aritu ziren, eta 218 izan ziren parte hartu zuten berbalagunak. Hilaren 30ean aurkezpen ekitaldia eta Durangoko eta Berrizko egitasmoen 10. urteurrena ospatuko dute Plateruenean.

Oskar Zarrabeitia, Durangaldeko Amankomunagozko presidenteak emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, egitasmo honetan edozeinek har dezake parte: euskaldun zaharrak, euskaltegiko ikasle ohiak edo euskaltegiko ikasleak, besteak beste.

Dagoeneko 13 urte igaro dira Elorrion egitasmoa abiatu zenetik lehenengoz. Harrezkero, eskualdeko gainontzeko herrietara ere hedatu da: Durango, Abadiño, Berriz, Iurreta, Otxandio eta Zaldibar. Hain zuzen ere, aurten, 10 urte beteko dituzte Durangoko eta Berrizko egitasmoek. “Esan genezake, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra duela gure eskualdean ere”, aurreratu du Zarrabeitiak.

Hamargarren urteurren hau ospatzeko, ikasturteko aurkezpen ekitaldia egingo dute datorren hilaren 30ean, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Bertan, Mikel Martinez “Denboraren korapiloak” bakarrizketa aurkeztuko du 19.30ean. Ondoren, Esne Beltzako Zigor DZ-DJ arituko da, aurkezpen ekitaldia egin aurretik.

 

Sare sozialetan

Egitasmoa hazten doan heinean “beharrizan berriak eta proposamen ezberdinak agertuz doaz”. Izan ere, iaz Gurasolagun kanpaina jarri zuten martxan. “Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragitea”, azaldu dute AEK-ko Ziortza Aldekoa-Otalorak eta Ane Aranzabalegik.

Ekimen honen bitartez, guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak, egoera berean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea lortu nahi da. Horretarako, guraso eta umeekin mintzataldeak, tailer txikiak edo irteerak antolatzeko asmoa dute.

Gainera, Berbalagun eta Gurasolagun guztiek Euskal Herriko Unibertsitateko kredituak eskuratu ahalko dituzte. Blogaz aparte, aurten, sare sozialetan, hau da Facebook eta Twitter-en ere egongo da.

Izena eman nahi dutenek Durangaldeko AEK-n, Durangoko Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan, udaletako euskara zerbitzuetan edo kultur etxeetan izango da izena emateko aukera. Baita telefonoz: 639 400 786 edo emailez durangaldea@aek.org.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados