Atzo bezalako egun batean, 1937ko martxoaren 31an, hegazkin faxistek Elorrio eta Durango bonbardatu zituzten airetik. Azken urtetan bezala, egun hartakoa ahanzturan geratu ez dadin, ekitaldi desberdinak egin zituzten.
Elorrion ekitaldi publiko bat egin zuten hura lehen pertsonan bizi izan zutenekin batera. ‘Iragana ahaztu gabe, etorkizunera begira’ da ekitaldirako erabili zuten leloa.
Durangon, berriz, goizean egin zituzten ekitaldiez gain, Gerediaga Elkarteak eta Kriskitinek antolatuta beste ekitaldi bat egin zuten arratsaldean Andra Mariko elizpean. Mari Ardanza bonbardaketaren lekukoak biktimen aldeko lore eskaintza egin zuen.
Ekitaldi hunkigarriari amaiera emateko, Mari Ardanzaren biloba den Idoia Bediagak, Xabier Amurizak eta Ander Erzillak bonbardaketaren harira sortutako abestia kantatu du.




