Banner en desktop Banner en moviles
Dendariak
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka

Matienako Gazte Asanbladako kideek auzo erdialdean utzi zuten Zaldua errekan batutako zaborra

Erosketak egiteko karroak ere jaso zituzten Zaldua errekatik.

Matienako Gazte Asanbladako hainbat kidek eta laguntzera hurbildu ziren auzokideek, pneumatikoak, hagunak, erosketa karroak, uralitak, egurrezko paletak, bidoiak, plastikoak eta aulkiak jaso zituzten, besteak beste, zapatuan Zaldua errekan egindako garbiketan.

Ekimenean parte hartu zuten auzokideek lau aldiz bete zuten zaborra pilatzeko erabilitako furgoneta eta “hala ere errekan dagoen zaborraren zati txiki bat baino ez genuen atera”, ekimenean parte hartu zutenen esanetan. Bildutako guztia  herri erdian utzi zuten baina “hurrengoan beharrezkoa bada udal batzarrera eramango dugu” jakinarazi zuten sare sozialen bidez.

Matienako Gazte Asanbladako kideek zapatuan egindako garbiketa, bigarren aldiz burututako ekimen erreibindikatzailea da. Izan ere, beste garbiketa bat egin zuten aurreko urtean eta horren ostean alkateak errekak garbitzeko konpromisoa hartu zuen.

“Tristea eta lotsagarria”

Gazteek, hala ere, “errekak aurreko urtean bezain zikin” daudela salatu dute. Horregatik, “tristea eta lotsagarria” iruditzen zaie udalaren jokabidea “urte osoan ez duelako ezer egin errekak garbi mantentzeko” eta “ingurumenarekiko duen jarreragatik”.

“Agian udaletxeak uste du Matienako Gazte Asanbladak eurek egin beharreko lana egingo duela urtero” adierazi ondoren, argi eta garbi esan dute “ez garela inoren morroi, eta ez dugula onartuko gure ekimenak erabiltzea euren aurpegia garbitzeko”.

Burututako ekimena politizatzen saiatu diren pertsonak egon badira ere, “argi utzi nahi dugu ekimen hau eta Matienako Gazte Asanblada ez dagoela inongo alderdi politiko baten atzean, antolatutako ekimenak auzolan ekimen herrikoiak baitira”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Gotzon

    Ez dakit ze alderdi politiko dagoen udalean, baina bardin dio. Udalaren ardura erreka garbi mantentzea baino, herritarrena da ez zikintzea!
    Bestalde, noiz izango da hurrengoa? Parte hartzeko

    Deja una Respuesta
  2. Un hipocrita

    Beto udala, udala.. eta herritarrok se? Nork bata situ gauza horiek Erreka? Ba erosketa karruak argi ta Garbí botellita egiten daben gazteak. Es dago iñolako autokritikarik.. Beti besteak era udalak. Eta gure erantzunkizuna zer?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados