
Abadiñoko Traña-Matienako San Prudentzio jaiak gerturatzen ari direla eta, Matienako Txosnaguneak logo berria aukeratzeko lehiaketa deitu du. Proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 6a da.
San Prudentzio jaietan jarriko den txosnaguneko batzordeak deitutako lehiaketara aurkeztu nahi diren lanak, .pdf formatuan eta kalitatean onean bidali behar dira. Irudian ‘Matienako Txosna Batzordea’ hitzak agertu behar dira nahitaez.
Lehiaketa aurkeztu nahi diren proposamenak matienakotxosnabatzordea@gmail.com helbidera igorri behar dira eta aukeratutako logoaren egileak jaietan txosnagunean kontsumizio bono bat irabaziko du.
traña es la kaña
mola mogollon