Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak Amorebieta-Etxanon jarritako ‘Memoriaren plaza’ erakusketa eguenerarte, urriak 3, luzatzea erabaki du “izan duen harrera dela eta”.
Erakusketa zabalik dago Herriko Plazan hurbildu nahi duten guztientzat. Erakusketatik milaka pertsona pasatu dira, baita bigarren hezkuntzako 500 ikasle baino gehiago ere. DBH 4, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleek antolatzen diren hezkuntza tailerretan parte hartu dute.
Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagutu ditzaten lagungarri izatea eta gogoeta kritikoa egin dezaten erraztea.