Berrizko Udalak mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileentzako jarduera bat antolatu du maiatzean eta ekainean zehar. Jarduera sei asteazkenetan egingo da Hirugarren Adinekoen Egoitzan, maiatzaren 8tik ekainaren 12ra bitartean.
Ekintza honen helburuetako batzuk zaintzaileen ongizate pertsonalak duen garrantzia nabarmentzea, norberaren eta familiaren ongizaterako trebetasun pertsonalak indartzea edota mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako jarrera solidarioak eta enpatia sustatzea dira.
Plazak mugatuak dira eta jarduera egingo den orduetan, 17:00etatik 19:00etara, etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko aukera egongo da doan. Izen ematea maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik Berrizko Udaletxean edo telefonoz, 8:30etik 14:00etara.