Berrizko Merkatari Elkarteak eta Udalak bigarren Merkataritza Eguna antolatu dute biharko. Herriko merkataritza sustatzeko eta jai-giroa sortzeko asmoarekin, hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunean zehar.
Olakueta plazan azoka izango da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Bertan 10 saltoki izango dira. Bitartean, Azkondo taldearen musikak girotuko du azoka. Halaber, pintxo dastaketa egongo da herriko zazpi tabernatan eta janari dastaketa zazpi janari-dendatan, 13:30etatik 14:30etara.
Beste aukerak izango dira Berrizen egunean zehar. Herriko lau ileapaindegietan eta estetika zentruetan tratamendu bereziak ezagutzeko aukera izango da.