
“Kirolean ere euskaraz” lemapean Durangaldeko lehenengo Spinning Maratoi Txapelketa ospatuko da datorren igandean Durangon. ITG taldeak antolatuta eta durangon.com komunikabidearen babesarekin, hitzorduan Mikel Zarrabeitia abadiñar txirrindulari ohia izango da monitore lanetan. Dagoeneko 100 lagunek baino gehiagok eman dute izena, erdiak Durangaldekoak izanik.
Euskeraren erabilera soziala hezkuntza esparrutik haratago areagotu nahian, egitasmoa goizeko 10.30ean hasiko da Ezkurdi plazan. Eguraldi txarra izanez gero, ekitaldia azokako plazara eramango da.
Maratoian Mikel Zarrabeitia abadiñarra arituko da begirale lanetan,”ekimenaran sena guztiz ordezkatzen baitu”, adierazi du Sergio Murillo, ekimenaren bultzatzaileetariko batek.
Izan ere, Zarrabeitiak Espainiako Biran bigarrena izateaz gain, Euskal Bizikleta eta Zornotzako Udabarriko lasterketa irabazi zituen ere, beste hainbat garaipenenen artean.“Beti apaltasun eta eskuzabaltasunarekin, eta hortik datorkio “el Poderoso “goitizena. Halaber, bere euskaltasuna arrotasunez zabaldu du munduan zehar“, azpimarratu dute antolatzaileek.
Ezagutza maila altua
Ekitaldiko irabazleek nekazaletxe batetan asteburu batetaz gozatu ahal izango dute, eta bigarrenek, berriz, euskal kultura ikusteko sarrera batzuk izango dituzte. Parte-hartzaile guztiek kamiseta eta botellin bat jazoko dute.
Gaur egun Durangaldean euskeraren ezagutza maila altua izan arren, eguneroko erabilera bestelakoa da. Izan ere, 2006ko EUSTATen datuen arabera, Durangaldeko herritarren %48,6 euskaldun hiztuna da. “Datu hau oso baikorra da euskararen normalizatze aldera. Dena den, bere erabileraren errealitatea guztiz ezberdina da”, azaldu dute antolatzaileek.
Iturri beraren arabera, 2006.urtean euskararen erabilera eguneroko ekintzetan %20,8koa besterik ez zen, gazteleraren azpitik, %64,8 hain zuzen ere. Bi hizkuntzetan egiten zutenek, berriz, %13,4 da.
Izen emateak www.bizieuskeraz.com webgunetik egin behar dira, eta zabalik izango da bizikleta guztiak agortu arte.
Parte-hartzaileen argazkiak astelehenenan izango dira ikuskgai durangon.com komunikabidearen webgunean.