Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mobilizazioak eta ekitaldiak prestatu dituzte eskualdean ‘Harrotu lumak!’ goiburupean

Abadiñon domekan egin zen martxarekin hasi ziren LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldiak.

‘Harrotu lumak!’ lelopean eta ‘Gure nortasunak ez dira eztabaidagai!’ aldarrikapenarekin, hainbat ekitaldi antolatu dira eskualdeko zenbait herritan bihar, ekainak 28, ospatuko den LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.

Prestatutako ekitaldiak domekan hasi ziren, Abadiñon egindako harrotasunaren martxarekin. Ibilaldia Muntsaratzetik abitu zen eta ‘De Norte a Sur’ taldeko kideek antolatu zuten.

Biharko, mobilizazio deitu dute Traña-Matienako Laboral Kutxan abiatuta 19:00etan, eta ondoren pintxopotea egongo da Isiotun.

Eguenean berriz, Yogurinha Borovaren agerraldia egongo da 19:00etan hasita Txanporta plazan.

Atxondon prestatutako egitaraua gaur bertan burutuko da. 19:30ean ‘Lavandera bollera izan zaittez  buztenikera!’ kale kantoiaren inaugurazioa antolatuko dute Arrazolako plazan.

Berrizen karaoke mamarratxoa egingo dute bihar, gauerdian, txosnagunean.

Ermuan, berriz, manifestazioa egingo dute bihar 19:00etan hasita.

Durangon, LGTBIAQ+ harrotasunaren nazioarteko egunaren harira prestatutako ekitaldia uztailaren 6an izango da. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, irakurraldi feminista egingo dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados