Auzoz-auzo jaietan murgilduta dago Amorebieta-Etxano. Asteburu honetan, Montorra auzoaren txanda izango da eta jaiei hasiera emango zaie abuztuaren 9an, ostiralean, bolandera jaurtiketarekin.
Asteburu osorako hainbat ekintza antolatu dira: txapelketak, umeentzako ekintzak, asto-probak eta musika emanaldiak, besteak beste.
Abuztuak 9, barikua
- 20:00 Bolandera jaurtiketa jaiei hasiera emateko
- 20:15 Hirugihar jana
- 20:30 Patata tortilla txapelketa
- 22:00 Bingo musikatua
Abuztuak 10, zapatua
- 8:30 Montorra Ezetzen ibilbidea
- 11:45 Ermitara igoera txistulariekin
- 12:00 Meza. Ondoren, Uxarteko sagardoa
- 13:00 Trikitilariak
- 13:30 Porra txapelketa
- 18:30 Umeentzako ekintzak
- 22:00 Asto probak pisu librean: Montorrako harria karretero bigaz. Denbora: 20 minutu
- 00:00 DJ Fardy
Abuztuak 11, domeka
- 11:45 Ermitara igoera txistulariekin
- 12:00 Meza auzoko hildakoen alde
- 13:15 Trikitilariak
- 13:30 Igel txapelketa
- 22:00 Asto proben finala. Ondoren, sari ematea.
- 00:00 Erromeria Kittu taldeagaz. Jaien bukaera txokolatadagaz.