Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
BIDEOA

Mozambikeko errealitatea gerturatuko du Miren Amurizaren ‘Kapulana bat zintzilik’ emanaldiak

Miren Amuriza bertsolari berriztarrak sortutako ‘Kapulana bat zintzilik’ emanaldia izango da ikusgai asteartean, arratsaldeko 17.00etan, eta asteazkenean, goizeko 10.00etan, Udal Euskaltegiko Berbagunean.

Lanku eta Mundukideren ekimenez eta Eider Eibarren ilustratzailearen laguntzarekin, Amurizak Mozambikeko eskualde bateko errealitatea gerturatuko du. Iragarritako saio bietan, bertan bizi izandakoa eta ikusitakoa islatuko du bertso, testu eta ipuinetan oinarrituta.

Ekitaldian kapulana bat zabaldu eta bertan goldetako kantu, kontu eta irudiak aterako dituzte. Mozambikeko lurrazalaren historiatik abiatuta, emakumeen eskuetako azal zimurrak irakurtzerainoko bidaia egingo dute.

‘Kapulanak’ Mozambikeko emakumeen oihal koloretsuak dira eta hainbat gauzetarako erabiltzen dira, besteak beste, soineko moduan, haurrei lepoan eusteko, jana biltzeko edota etxeak apaintzeko. “Hain dira erabilera anitzekoak, ezen edozer aurki baitaiteke zapi handion estalpean”, emanaldia ekoitzi dutenen arabera.

‘Kapulana bat zintzilik’ “ez da abentura baten kronika izango, ezta Gobernuz Kanpoko Erakunde baten hitzaldia ere. Ekoizleen arabera, emanaldia osoa “hausnarketa txikiz eta galdera handiz jositako kontakizuna” izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados