
Inauterietako azken eguna da gaur, karnabal asteartea. Durangaldeko hainbat herritan goizetik ibili da jendea mozorrotuta eta arratsaldean ere hainbat ekitaldi daude nonahi. Eguraldiak lagunduta, mozorroak erakusteko aukera bikaina.
Durangon txikienek txu-txu trenean ibilalditxoa egiteko aukera izan dute, horrela herrian zehar beraien mozorroak erakutsiz. Soineko arrosadun printzesak, spiderman, sherifak, sorginak, arabiarrak, bikingoak, Eli elefantea eta, nola ez, pailazoak, guztiak sartu dira trenean.
Arratsaldean desfileak, kalejirak eta hainbat ekitaldi antolatu dira eskualdeko herrietan. Zuen inauterietako argazkiak hemen agertzea nahi baduzue, bidali emailez redaccion@durangon.com helbidera. Bideoak badira ere gustura jasoko ditugu.