
Musika estilo desberdineko agerraldi ugari antolatu ditu Zornotzako Lutaber-Luis Urrengoetxeako Tabernarien Elkarteak, kale horretako jaiak ospatzeko. Bihartik domekara bitartean burutuko den egitarauan sukalki txapelketa eta giza-proba ere tartekatuko dira.
Aurtengo jaiak 19:00etan hasiko dira, Zornotzako erraldoien kalejira eta pintxo-potearekin. Lehenengo eguneko ospakizunak osatzeko, Kittu taldearen emanaldia egongo da, 20:00etan Lopena tabernan hasita.
Barikurako prestatutako egitaraua 19:00etan jokatuko den igel txapelketarekin hasiko dira, eta ondoren, Zornotzako Otxotea eta Gu eta Gitarrak taldeen saioak egongo dira. Txalainak 22:30etan hasita Euskal Herria enparantzan emango duen kontzertuarekin amaituko dira eguneko ekitaldiak.
Kontzertua Zelaietako karpan
Euskal Herria enparantzan 11:00etatik aurrera jarriko diren rokodromo mekanikoa, ludoteka eta umeentzako jolasekin hasiko dira zapatuko ekitaldiak. Eguerdian, Arantzarte dantza taldearen ekitaldiak egongo dira eta goizeko egitaraua sukalki lehiaketaren sari banaketarekin osatuko da. Arratsaldean, Elektrotxarangaren ekitaldia egongo da eta 21.30etatik aurrera Radiocrimen eta Segis (Segismundo Toxicómano) taldeen kontzertuak egongo dira Zelaieta parkeko karpan.
Umeen jolasak egongo dira domekan 11:0oetatik aurrera eta ondoren Soinutxikie taldearen kalejira egongo da. 12:30ean Harriti neska proba taldearen eta Lutaber taldearen arteko giza proba desafioa egongo da. 15:00etan egingo den errifaren zozketak emango die amaiera aurtengo ospakizunei.