Durangoko Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioak, Markeliñe antzerki konpainiarekin elkarlanean prestatutako bigarren kontzertu didaktikoa eskainiko dute gaur, hilak 10. Agerraldia Durangoko eta Iurretako 5 eta 6 urteko eskola-umeei zuzenduta dago eta bi saio eskainiko dira, lehena 10:15ean eta bigarrena 11:15ean.
Saio bakoitzak 25 minutuko iraupena izango du eta ekitaldia ume txikiei zuzendutako eta egokitutako kontzertua da, non musika eta antzerkia elkartzen diren. Oraingoan, pianoa, biolina, txistua, saxofoia, baxu elektrikoa, tronpeta, klarinetea eta perkusioa aukeratu dira musika taldea osatzeko.
Kontzertua eskaintzen duten zortzi musikariek zuzendari partikular baten gidaritzapean arituko dira, eta etengabe parte hartzera bultzatzen du ikuslegoa.
Errepertorioa Mikel Nuñezek plantilla horretarako moldatutako hainbat musika estilotako obrekin osatzen da.
610 ume inguru
Gaurko agerraldiak egitasmoaren bigarren hitzordua dira, lehenengoa maiatzaren 3a izan baitzen. Guztira 610 ume inguru hurbilduko dira kontzertuetara.
Musika Eskolak 10 urte baino gehiago daramatza horrelako kontzertu didaktikoak eskaintzen.