Banner en desktop Banner en moviles
Zornotza Aretoa
Contra el Cáncer
Iurretako Udala
Dendariak

Musika eta dantza Abadiñon izango den ‘Ireki Leihoa Kubari’ ekimenean

Musika eta dantza Abadiñon izango den ‘Ireki Leihoa Kubari’ ekimenean

Kubaren aldeko ‘Ireki leihoa Kubari’ elkartasun jaialdia ospatuko da azaroaren 29an Abadiñoko Gaztetxean. Egun horretan zein bezperan eta biharamunean, hainbat ekitaldi izango dira Pinar del Río probintziako Viñales herrian garatzen ari den ‘Ventana al Valle’ proiektu komunitarioa ezagutzera emateko.

Egitarauan bideo-emanaldiak, mahai-ingurua, herri-bazkaria eta Kubako musika eta dantzak tartekatuko dira. Ekimenak ‘Ventana al Valle’ proiektuari “babesa eman” eta berorren alde “dirua eta materialak” biltzea nahi du, proiektu horren euskal kudeaketa taldeko kideen esanetan.

Viñales herrian sortu eta garatzen ari den proiektua Gizartearen Ondarea izendatu zuen UNESCOk, bertako kultura-adierazpenak diren repentismoa, son, ahozko literatura edo dantzak sustatzeko asmoarekin. Egun, “proiektu hau martxan dago eta hazten eta lorpen handiak egiten ari da” eta horren ezaugarri dira, besteak beste, Arison eta Arichiqui dantza taldeak edo herrian bertan eraikitzen ari diren arte eszenikoetarako eta saioetarako gunea.

Jaialdi nagusia azaroaren 29an bada ere, ekitaldiak bezperan hasiko dira, iluntzeko zortzietan emango den ‘El maestro saharaui’ filmarekin. Dokumental horretan, planeta osoko beste milaka ikasleren antzera, Kuban ikasitako sahararren bizipenak jasotzen. Horrek bidea emango dio ondorengo mahai-inguruari eta bertan ‘kubatar saharar’ gonbidatu batek Kubaren elkartasun internazionalistaren testigantza zuzena emango du.

29ko jaialdia larunbatean eguerdiko 12.30etan hasiko da, Kubaren egoera sozial eta politikoa aztertuko duen mahai-inguruarekin. Bertan hainbat gonbidatuk hartuko dute parte, tartean, Euskadi-Cuba elkarteko eta ‘Ventana al Valle’ ekimeneko ordezkariak.

Las dos D eta Orisha Ewe

Jarraian egongo den herri-bazkarian, arroza, platano frijitua, yuca eta bestelako kubatar plater tipikoak dastatu ahal izango dira eta bertan izateko sarrerak 8 eurotan salduko dira eta haurrak eta langabetuek berriz, 5 euro ordainduko dituzte. Txartelak azaroaren 26a orduko eskuratu behar dira Abarketeruenan, Goreti dendan edo Xirimirin edo erreserbatu e-postaz contacto@ventanaalvalle.org helbidean edo 630 638 368 telefonora deituta.

Bazkalondoan ‘Ventana al Valle’ egitasmoa aurkeztuko da eta 17.30etan Danieuris eta Daniellis Moya ahizpaek osatzen duten Las dos D kubatar bikotearen txanda izango da, kubatar eta euskarazko abestiak eskainiz. Jaialdiak Orisha Ewe taldearen yoruba dantzen erakustaldiarekin jarraituko du eta ondoren edonorentzako dantza saio irekia izango da. 20.30etik aurrera, DJ Germán disko-jartzaileak bere kubatar musika aukerarekin gaua girotuko du.

Aste osoan zehar Kubara bidaltzeko tresnak, medikamentuak, pintura, boligrafoak, jolas, bizikletak, xaboiak eta egoera onean dauden arropak bilduko dira Gaztetxean azaroaren 30a arte. Bertan, Viñaleseko artistak margotutako koadroak eta artisautza-produktuak salduko dira ‘Ventana al Valle’ proiektuari laguntzeko eta Euskadi-Kubako informazio panelen erakusketa egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados