Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai

“Nahiz eta jendearen harrera gorabeheratsua izan, aurten ere helburuak bete dira”

Helburu nagusiari eutsi dio aurten ere Durangoko Liburu eta Disko Azokak: euskal liburugintza eta diskogintzan dagoen produkzioa erakustea. Jendearen harrera aldetik “gorabeheratsua” izan da aurtengo Azoka, baina “helburuak bete dira”, horrela azaldu dira Gerediaga Elkartetik gaur goizean egindako balorazioan.

Durangoko 45. Azokak ateak itxiko ditu gaur arratsaldean, bost eguneko joan-etorriei agurra emanez. Gerediaga Elkartetik aurreratu duten bezala gaur goizean egindako balorazioan, salmentei dagokionez, bisitarien antzera “gorabeheratsua” izan da. “Ondo saldu dute ia gehienek aurtengo Azokan”, esan dute.

Izan ere, “nobedadeekin etorri direnek salmenta hobeak izan dituzte, eta Azokara ekarritako aleak ere batzuek agortu egin dituzte. Iazko salmenten kopurua bete dute”, aurreratu dute Gerediaga Elkartetik. Baina edizio hontako liburu edo disko salduenetarikoa zein izan den galdetzerakoan, “etikagatik ez dugu esaten”, esan du Jon Irazabal, Azokako zuzendariak. 

Hala ere, Elkar Diskoetxetik aurreratu duten bezala KenZazpi taldearen “fenomenoa” izugarria izan da aurten, baita ere Olatz Zugasti edo Euskal Herriko lur maitea, besteak beste. Angel Valdesek gogoratu duen bezala, Xabier Leteren heriotzak bere kantuak pilatzera eraman du jendea.

Baina “beldur moduko” bat bazegoen ere ateak zabaldu aurretik, “salmentei dagokionez, aurreko edizioarekin konparatuta antzekoa izan da”, azpimarratu du Mikel Sotok, Txalapartatik. Izan ere, Patxi Zubizarretaren “Joan”, Irati Jimenezen “Atsekabe zaitut” edo Jon Anzaren buruzko liburua arrakastatsuak bilakatu dira. Txalaparta argitaletxeak liburu agortuak ere izan ditu, Nekane Juradoren “Independencia. De reivindicación histórica a necesidad económica”, hain zuzen ere.

 

300dik gora sinadura

Dena den eta krisiaren eraginez, eroslearen joera “liburu eta disko kopuru gutxiago erostea izan da. Eta erostekotan, gehinek, nodeadea nahi izan dute”, azaldu dute Gerediagatik.

Aurtengo gune arrakastatsuenetarikoa Ahotsenea topagunea izan da eta sarritan aretoa txiki gelditu da. 76 zuzeneko ekitaldirik izan dira eta guztira 200 bat sortzailek parte hartu dute aurten. “Sortzaile ezagunak, ez hain ezagunak edota ezezagunak publikoarekiko hartu-emon zuzenerako plaza izan dute, gainera jende askok sortzaile berriak deskubritu ditu”, azaldu du Gotzon Barandiaran, Ahotsenea gunearen arduradunak.

Bisitarien joan-etorriak, berriz, “gorabeheratsuak” izan dira ere. Gerediagatik azaldu dutenez, Azoka “lasai antzera hasi zen larunbatean. Bigarren eguenan, ordea, jende gehiago etorri zen eta abenduaren 6koa inoizko jenderik gehien ibili zen”.

Gainera, sortzaileek inoiz baino lan gehiago hartu dute aurten. Sinadurak 300dik gora zenbatu dira lau egunetan. “Sortzaileak ikusi du, erakusmahaian egoteak salmentetan eragin handia daukala. Lehen egun bakarra etortzen baiziren. Gaur egun, musikari eta idazle batzuk egun  guztietan izaten dira Azokan”, azpimarratu dute Gerediaga Elkartetik.

 

DURANGON. Azokako albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados