Banner en desktop Banner en moviles
Contra el Cancer Bizkaia
Dendak Bai
Iurretako Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala

Namek Planetatik gitarra hots indartsuak eta kañarako gogoak

Namek Planetatik gitarra hots indartsuak eta kañarako gogoak

2009ko irailean egin zuten geldialdia Igor Iglesias Madrilera joan zenean, baina aurten berriz ekin diote eta gogo biziz etorri dira geldialdian zer ikasi duten erakusteko prest eta disko berria atarian dutelarik. “Ez da lehen maketa bezalakoa izango, barietate gehiago egongo da”, aitortzen du diskoari buruz Elorrioko taldeak. Beren hurrengo emanaldia irailaren 8an izango da Elorrioko jaietan, herriko taldeekin batera.

Aitor Uriarte baterian, Iñaki Larrañaga baxuan eta Jokin Urizar gitarralari eta abeslari bezala izan ziren taldearen sortzaileak. “Batxilerrean elkar ibiltzen ginen beti musikaz hizketan eta beti esaten genuen talde bat sortu behar genuela. Beraz egun batean gelditu eta jotzeari ekin genion”. Beraiek diote hasiera hartan ez zekiten instrumentu bat jotzen, Jokin zen musikaz zekien bakarra, baina gutxika ikasten joan ziren. Beranduago Igor Iglesias gehitu zitzaien gitarra jole moduan. Bera Durangoko taldekide bakarra izateaz gain, soinu teknikaria ere bada.

2007an Elorrioko gaztetxearen berrinaugurazioan eman zuten lehen kontzertu hartan, hartu zuten ‘Namek Planet’ izena. “Izenik gabe joan ginen eta lista bat jarri genuen proposamenak batzeko. Jendeak ‘txorrada’ pilo bat jarri zituen eta hauen artean ‘Namek Planet’. Gu izen honekin gelditu ginen, batek porro asko erretzen dituelako eta Marten dagoela esan gabe Nameken dagoela esaten diogulako”, gogoratzen dute taldeko kideek.

2008an Mañariako gazteek antolatzen duten III. maketa lehiaketa irabazi zuten. “Ilusio handiarekin hartu genuen, grabaketa prozesuarekin lehen kontaktua zelako”, taldearen myspacean dute grabaketa hartatik jaio ziren abestiak.

Gitarra indartsuek eta erritmo biziek ikaragarrizko indarra ematen diete beren abestiei. Aitortzen dute Kuraia taldearen eragina dutela, baina ez zaie gustatzen beren musikari etiketarik jartzea, “rock gordina” egiten dute beraiek. Hala ere prestatzen ari diren disko berrian soinu ezberdinak sartu dituztela aitortu dute. “Beti entzun izan dugu denetarik eta geldituta egon garen aldian, gehiago ikasi dugu, hori disko berrian islatuko da”.

 

Etena eta gero

Ia bi urteko geldiunearen ostean ekainean eman zuten azken kontzertua Arrasateko unibertsitatean Esne Beltzarekin batera. “Gogoak genituen kontzertu bat emateko, bi urtez geldi egon eta gero”, aitortzen dute. Izan ere ikasketa kontuak direla eta lehenik Igor Madrilera joan zen ia urte betez, gero Iñakik Brasilen egin zituen sei hilabete eta azkenik Jokin Eskoziara joan zen aldi baterako. “Denboraldi honetan ez dugu kontzerturik eman, baina talde moduan lanean jarraitu dugu eta gauza berriak joan gara ikasten; ez da guztiz txarrerako izan”, adierazi dute.

Diskoa uztailean grabatu dute, Ondarroako Santos estudioan eta beraiek autoeditatua plazaratuko da. “Lan gehiago da baina horrela ez dugu konpromisorik hartzen”, azaldu dute. “Aukera paregabea izan dugu Igorrek bertan egiten duelako lan soinu teknikari gisa. Libre zegoen egunetan joaten ginen eta ez genuen ezezaguna zen norbaitekin lan egiten, horrek erraztasun asko eman dizkigu. Lokalean egotea bezalakoa izan da”, adierazi dute.

Orain nahasketak eta postprodukzioa ari dira egiten eta oraindik diseinua falta zaie, beraz ez dute aurkezpen datarik prestatu. Hala ere onartu dute ez dela lehen maketa bezalakoa izango. “Zerbait ezberdina egingo dugu barietate gehiagorekin”. Beren hurrengo emanaldia irailaren 8an izango da Elorrioko jaietan, herriko taldeekin batera.

 

DURANGON. Elorrioko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados