Naroa Iturrioz bertsolari zornotzarrak irabazi zuen Algortan jokatu zen Eskolarteko Bizkaiko Txapelketako lehen kanporaketa. Iturriotzek beste sei lehiakideak baino puntu gehiago lortu zituen.
Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketaren lehen jardunaldian, Iturriozekin batera, Maddi Aurtenetxe, Amaiur Betanzos, Eider Fernandez, Amaia Gallastegi, Aimar Marcos eta Naia Martin aritu ziren.
Gai-emaile lanetan Idoia Anzorandia aritu zen; epaileak Miriam Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula izan ziren; eta idazkaria Ander Elortegi izan zen.
Kanporaketa Kurutziaga ikastolan
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa beste bi kanporaketekin eta finalarekin osatuko da. Bigarren kanporaketa Durangoko Kurutziaga ikastolan jokatuko da datorren astelehenean, hilak 13, 17:00etan, eta hirugarrena Igorreko Lasarte Aretoan eguaztenean, hilak 15, ordu berean.
Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan, goizeko 11:30etatik aurrera. Bertan arituko diren zortzi finalistak kanporaketa bakoitzeko irabazleak eta saioetan puntu gehien eskuratu dituzten beste bost bertsolariak izango dira. Horren aurretik, eskolarteko idatzizko finala izango da 10:00etan hasita eta eguneko egitaraua bazkari batekin osatuko da.
