Berrizko Udalak natura-ondareari eta klima-aldaketari buruzko jardunaldia antolatu du biharko, arratsaldeko 18:30ean hasita, Berrizko Kultur Etxean. Ekimena Basoa Fundazioarekin elkarlanean antolatuta dago.
Jardunaldian, toki administrazioak azken hilabeteetan udalerriko habitat naturalak kontserbatzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko bultzatu dituen ekintzak ezagutaraziko dira.