Sexualitate ikastaro berezia antolatu dute Berrizen 13 eta 16 urte arteko neskei zuzenduta. Hitzaldietatik aparte, jokoak, ikus-entzunezkoak eta ariketak izango dira parte hartuko duten nesken kezka, zalantza, beldur, galdera eta abarrei erantzuteko. Ikastaroak 16 ordu izango ditu eta zortzi saiotan banatuko da. Lehen tailerra apirilaren 16an egingo da.
Ikastaro hauen helburu nagusia neska gazteek beraien sexualitatea era libre eta osasuntsu batean bizi ahal izatea da, eta ???horretarako beste neska edo mutilekin berdintasunean oinarritutako harremanak izateko bitartekoak ematea???, Udaletik jakin arazi dutenez. Ohiko tailer eta hitzaldietatik harago, beste hainbat jarduera egingo dituzte tailerretan, jokoak, ikus-entzunezkoak eta abar.
Datorren apirilaren 16an hasiko da ikastaroa eta guztira 16 ordu izango ditu, zortzi egunetan banatuta. Ostiralero izango da, arratsaldeko 6retatik zortzietara. Bertan parte hartu nahi duenak Udaletxean zein ikastetxean eman beharko dute izena.
Eider Goiburu, sexu-hezitzaileak eta berdintasuneko teknikariak, emango du ikastaroa. Zazpi urte daramatza sexualitate gaia lantzen eta batez ere gazteekin sexualitate programak eta tailerrak egiten.
Que lo paseis muy muy bien y disfruteis de las fiestas al máximo. Zorionak Durango!!!