Elorrioko Bilgune Feministak, Gaztetxeak, Arriola Antzokiak eta Elorrioko Udalak 15 eta 26 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte, ‘Gauak, kaleak eta jaiak gureak dira’ goiburuarekin.
Datozen Ferixa Nausikoetara begira prestatutako ikastaroak abuztuaren 28an burutuko dira, biak 10:00etatik 14:00etara.
15 eta 26 urteko neskentzat prestatutako ekimena Gaztetxean burutuko da ‘Autodefentsa feminista jaietan’ izenburupean. Adin bereko mutilentzat antolatutako ikastaroa berriz, Arriola Antzokian izango da ‘Mutilon jai eredu herrikoi eta parekidea’ goiburuarekin.
Tailerretan parte hartu nahi duten neskek eta mutilek, udaletxean edo Gaztetxean izena eman behar dute. Apuntatzeko azken eguna bihar da.