‘Salerosketak be euskeraz’ kanpainaren hogeita laugarren i-Pad elektronikoa zozkatu zen irailaren 1ean eta zenbaki irabazlea Neu Be emakumeentzako arropa eta osagarri dendan banatutako 541.417 zenbakiari egokitu zaio.
Ordezko zenbakia berriz, 538.558a da eta berau Landako Optikan banatu zen.
‘Salerosketak be euskeraz’ kanpaina ITG taldeak Bizieuskaraz proiektuaren barne antolatutako ekimena da. Bere helburua Durangoko merkataritzan euskararen erabilera bultzatzea da.