
Abadiñoko Mendiola auzoak San Kristobal jaiak ospatuko ditu bihartik domekara eta prestatutako egitarauan musika, dantza, gastronomia, erakusketak, herri-kirolak eta bertsoak tartekatuko dira.
Ospakizunak bihar hasiko dira, 19:00etan Donien Atxa altxatzen dutenean. Jarraian, auzotarrentzako berakatz zopa dastatzeko aukera egongo da eta eguna borobiltzeko Niko Etxart eta Hapa Hapa-ren
kontzertua egongo da.
Zapaturako prestatutako ekitaldiak 11:30ean emango den mezarekin hasiko dira eta horren ondoren Zelaitarrek eskainiko duten herri kirolen ekitaldia, kotxe klasikoen erakustaldia eta auzotarren arteko bazkaria egongo dira.
Bazkalostean, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga bertsolarien ekitaldia egongo da eta 19:00etan tortilla txapelketa hasiko. Luhartz taldeak girotuko duen erromeriak emango die amaiera eguneko ekitaldiei.
Talde Batuak eguerdian eskainiko duen ekitaldiarekin abiatuko da domekako egitaraua. Jarraian, gazta, ogia eta ardoa dastatzeko aukera egongo da eta bolo eta ugasixo txapelketak jokatuko dira. 19:00etatik aurrera Laja II eta Lutxurdio trikitilarien ekitaldiak, parrilladak eta errifen zozketak emango diote amaiera ospakizunei