
‘Berbetan’ elkarrizketa ekimenaren ‘Generoaz berbe(r)tan’ zikloko hirugarren eta azken solasaldia izango da etzi, asteazkena 25, 19.00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ekitaldian Izaskun Ellakuriagak Oier Araolaza dantzaria elkarrizketatuko du eta saioan ‘Generoa dantza tradizionalean’ izango dute berbagai.
Solasaldian tradizioa eta generoaren inguruko hausnarketa egingo dute eta, batez ere, tradizioak euskal dantzetan izan duen eragina aztertuko dute. Hizketaldian hainbat galdera erantzuten saiatuko dira, tarteko, emakumeak zenbatetan izan diren plazatik at eta egitate hori tradizioa edo aitzakia den.
Bizkaia Irratiko kazetariak den Izaskun Ellakuriagak gidatuko duen ekitaldian, elkarrizketatua Elgoibarren jaiotako Oier Araolaza (1972) dantzari eibartarra izango da. Araolazak Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditu eta, azken urteotan, Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantza taldeetako kidea izateaz gain dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari da buru-belarri dantzan.com elkartean.